Eraikina ebaluatzeko txostenak

DERRIGORTASUNA

8/2013 Legearen eta 108/2014 Dekretu Foralaren arabera.

– Tipologiaz bizitegi kolektibo diren 100 urteko edo zaharragoko eraikinak EET-a eduki beharko dute 2017-ko urtarrilaren 1a baino lehenago.
– Tipologiaz bizitegi kolektibo diren 50 urteko edo zaharragoko eraikinak EET-a eduki beharko dute 2018-ko urtarrilaren 1a baino lehenago.
– Bizitegi tipologiako era guztietako eraikinen kasuan, noiznahi eginak direla ere, zaharberritze babestuaren behin-behineko kalifikazioa eskatzen bada, eta xedea bada egitura sendotzea, irisgarritasun unibertsalari eta ororentzeko diseinuari buruzko araudira erabat egokitzea edo inguratzaile termikoa hobetzea, EET-a egin beharko da zaharberritze proiektua prestatzearekin batera edo hura prestatu aurretik.

ZER DA?

Eraikinak Ebaluatzeko Txostena (EET) eraikin bati dagokion agiri teknikoa da eta bertan zehazten da zein den haren kontserbazio egoera orokorra, zein den haren irisgarritasun maila eta zein den haren ziurtapen energetikoa.
10 urteko balioarekin, txostenak eraikina ze egoeratan aurkitzen den jakitea ahalbidetzen du eta zentzumenekin hauteman daitezkeen hutsak edo patologiak zehazten ditu, egoeraren arabera, eraikinari GAI edo EZ GAI kalifikazioa emanez.
EETaren helburua etxebizitzen eraikinen kontserbazioa eta zaharberritze-lanak erraztea da, eraikinen segurtasuna, osasungarritasuna eta irisgarritasuna bermatzeko, erabiltzaileek arriskurik gabe erabil ditzaten, eraikinak, ahal den heinean, hondatu ez daitezen eta etxebizitzen eragimen energetikoa nolakoa den jakin dadin.

NOREN ARDURA DA?

EEA edukitzearen ardura eraikinaren jabe edo jabekideen erkidegoena da.

NOLA LORTZEN DA?

Ziurtagiria lortzeko, eraikinaren jabeek edo jabekideen erkidegoek teknikari bat hautatu behar dute eta hark etxebizitza aztertuko du egitura eta zimenduetatik hasita, teilatua, fatxadak eta instalazio komunak arte, eta baita irisgarritasuna eta efizientzia energetikoa ere.

iee

Si continuas utilizando este sitio, aceptas el uso de las cookies. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar